XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I aundi, ni aundi... - Sidney Landis`ekin al zoaz ezkontzera, Samantha? - Bai, noski!.

- Bere maitasunaren agerpena egin al dizu, bada? - Gaur gabean egingo dit, ziurki.

- Ziur al zagoz?.

- Emakumearen begiari ez dio ezerk aldegiten, maitasun-gaietan, Dorothy.

- Musurik eman al dizu, iñoiz? - Musurik? Nolaz emango dit musurik, oraindik nere senar-gai ez ba`da?.

- Zure alderantzia da, beraz, nere mirabea, Samantha.

- Nere alderantzia? - Bai. Musu ematen uzten die, leendabizi, gizoneri.

Musukatzeko eran ezagutzen omen da gizonezkoa.

Musuaren ondoren ematen die baiezkoa edo ezezkoa.

- Eta zenbatek musukatu dute?.

- Ogetaka omen ditu bere ezpañetan ibiliak.

Zu baiño azkarragoa dala deritzat nere neskamea, gizonezkoekiko ar-emanetan, Samantha.

- Nolaz esan zenezake ori, Dorothy?.

- Edonori bere ezpañak eskeiñiko dizkionik, ez pentsa, gero.

Mutil ermo, eder eta bikaiñeneri eskeintzen zaie.

Leengoan besarkatu zuen kaska-gorri ura ikusi izan ba`zenu....

Ura zan mutilla, ura....

Alakoxeak nai nituzke neretzat....

- Or beera joan besterik ez duzu, gizonik nai ba`duzu, Dorothy.

- Ortan ba`legoz... - Zuk ere zerbait egin bearko duzu, zere aldetik.

- Naizen guztia eskeintzen natzaie, baiñan alperrik.

Ospa egiten didate.

Zuk, bai... Eztiz betetako pitxarrari euliak doazkion araberan datozkizu zuri gizonak.

Antziñako Atila`ren antzeko zera zu, Samantha: belarrik ere ez omen zan ernetzen, ark oñak ipintzen zituen lekuan.

Orixe bera egiten duzu zuk ere.

Gizonezkorik ez duzu uzten beste iñorentzat, zoazen lekuetan.

Guztiak zereganatzen dituzu.

- Ez diet, bada, ezer egiten, nigana ditezen.

- Jango nuke, diote batzuk.

Infernuraiño joango nintzake orrekin, esan oi dute beste batzuk.

Edonork irrika lezazken zera guztiak dituzu, izan ere, Samantha.

Aberastasuna, edertasuna...

Sidney Landis ere zurentzat izango duzu, nai duzunean.